Datorren igandean, hilak 21, 2018ko galdeketa herrikoiaren harira, Irungo Gure Esku Dago-k moto irteera antolatu du.
Apirilaren 1ean aurkeztu zuten igandeko moto irteera.
Datorren igandean, hilak 21, Irungo Gure Esku Dago-k antolatuta, moto irteera egingo dute. Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdi zeharkatuko dituzte moto zaleek. 2018an Irunen egingo duten galdeketa herrikoiaren harira sortutako ekitaldia da igandekoa.
Moto irteera Irundik atera, eta Bera, Hendaia, Urruña, Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Hondarribtik pasako da. 10:00etan emango diote hasiera ibilbideari. Ordu berean, lehiaketa gastronomikoa antolatu dute, hiriko hainbat elkarteen eskutik. Lehiaketan kozinatutako guztia, Urdanibia plazan kokatuko dituzten txosnan salgai jarriko dituzte.
Eguerdirako herri bazkaria prestatu dute, goizeko elektrotxarangaren saioa ostean. Arratsaldean ere txaranga berberak hiriko giroa alaituko du. Eguneko ekitaldietan parte hartu nahi izanez gero,
ekimenaren helbidera idatziz, edota Motorrak Berotzen 2018 eta Gure Esku Dago Irun Facebook orrialdeetan informazio guztia eskuragarri dago.
Herri galdeketa berotzen hasiko dira.