CBAko langileek hileko 900 euro jasotzen dituztela esan dute Ahal Duguk eta EH Bilduk. Madrileko hitzarmena dute aplikatuta, Gipuzkoako beharrean.
David Soto (Ahal Dugu) eta Jokin Melida (EH Bildu) azalpenak ematen.
Podemos Ahal Dugu Irunek eta Irungo EH Bilduk Carlos Blanco Aginaga (CBA) udal liburutegiko langileen lan baldintzak salatu dituzte. Bi alderdietako eledun David Soto eta Jokin Melidak adierazi dutenez, Madrileko Erkidego Autonomoko baldintzak dituzte langile irundarrek.
Baldintza horiek, besteak beste, hilabeteko ordainsarian eta eskatutako titulazioaren arabera salagarriak direla jakinarazi dute bi alderdiek: “hilean 900 euroko soldatarekin lan egiten dute, baina lanposturako unibertsitate titulua exijitzen zaie”.
Bi alderdiek udal gobernuari eskatu diote Gipuzkoako hitzarmen “duina” aplika diezaietela CBAko langileei.