Hondarribiko Euskara Zerbitzuak familientzako zirku tailerra antolatu du hilaren 27rako. Hurrengo asteartea da izena emateko azken eguna.
Zirku tailerra familientzat, hori da Hondarribiko Euskara Zerbitzuak Mintzalaguna programaren barruan antolatu duen hurrengo ekintza. Hilaren 27an egingo dute, arratsaldez, Kasino Zaharrean. Malabareak, oreka jolasak, eta antzerakoak landuko dituzte.
Izena eman nahi duenak hilaren 23ra arte du modua, 688 865 398 telefonora deituz edo
posta elektroniko helbidera idatziz. Gurasolaguna egitasmoan izena emanda daudenek lehentasuna dute, baina ekintza irekia da. Izena eman ahala beteko da parte hartzaileen zerrenda.