Bilboko manifestaziorako autobusak jarriko ditu GEDek. Irudia iazkoa da, ekaineko Atxikimendu jaikoa
Hondarribiko Gure Esku Dago-k (GED) autobusak antolatuko ditu ekainaren 10ean Bilbon egingo den manifestazioari begira. Bizkaiko hiriburuan galdera ikur erraldoia irudikatuko du GEDek, eta Itun Herritarra aurkeztuko du egun horretan.
Antolatzaileen arabera, erabakitzeko eskubidearen aldeko mugarria izango da ekainaren 10a, eta plataformako Hondarribiko taldeak olatu horretara igo nahi du: “Olatuz olatu, herriz herri, milaka eta milaka borondate pilatu ditugu erabakitzeko eskubidea erabiltzearen alde, erabakitzeko prest gaudela argi utziz. Hain zuzen ere, hori da ekainaren 10ean Bilbon irudikatu nahi duguna. Estatus politikoari buruz erabakitzeko nahia erakutsiko dugu euskal herritarrok”.
Bilbora autobusez joan nahi duenak, larunbatetan San Pedro kalean jarriko duten mahai informatiboan egin dezake erreserba. Joan den larunbatean jarri zuten lehen aldiz, eta manifestazioaren egunera arte, larunbatero jarriko dute, 12:00etatik 14:00etara.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.