Otzazki galeriak 'Garabateando' antolatu du bigarrenez. Taldean zirriborratzea edo margotzea gustuko duten guztiei zuzenduta dago.
Elkarrekin zirriborroak egiteko deialdia egin dute iganderako Hondarribian. Damarri plazako Otzazki Arte Galeriak
Garabateando ekitaldi irekia antolatu du igande eguerdirako, “marrazten ondo pasatzeko helburuarekin”. Otzazkiko Juncal Alfonso da ekintzaren arduraduna, eta deialdia artista amateur guztiei egin die, “zirriborratzea eta margotzea taldean praktikatu nahi duen orori”.
Otzazkin geratuko dira 11:00etan, eta 13:00etara marraztuko dute. Norberak bere materiala eraman behar du.
Bigarrenez egingo dute ‘Garabateando’ Damarri plazan