Datorren ostiraletik ekainaren 18ra bitarte, Luis Irisarri argazkilariaren erakusketa egingo dute Amaia KZ-n.
Luis Irisarriren argazki erakusketa egingo dute ostiraletik aurrera.
Datorren ostiraletik aurrera erakusketa berri bat antolatu dute Amaia Kultur Zentroan. 2016an zendutako Luis Irisarri Irungo Argazkilaritza Elkarteko kidearen lanen erakusketa izango da. Erakusketa ekainaren 18ra bitarte ikusteko aukera izango da.
Gaur aurkeztu dute erakusketa Kultur ordezkaria Juncal Eizagirre, Irungo Argazkilaritza Elkarteko Gerardo Garcia kidearekin batera.
Luis Irisarri. Argazkilaritzaren maisu izendatutako erakusketa izango da, argazkilariaren irudi esanguratsuenak irundarrei erakusteko helburuarekin. Irisarrik bere bizitzan egindako hamaika bidaietan ateratako argazkien bilduma izango da ikusgai hurrengo asteetan, txuri beltzean tratatutako argazki sortarekin.
Inaugurazio ofiziala ostiralean, 19:00etan izango da. Ekainaren 18ra bitarte, asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jai egunetan, 11:30etatik 13:30ak arte, erakusketaz gozatzeko aukera izango dute irundarrek.