Joan den astelehenetik, hilak 15, hilaren 28ra arte, III. Gipuzkoako Bakailao Pintxoen Txapelketa egingo dute.
Gaur aurkeztu dute III Gipuzkoako Bakailao Pintxo Txapelketa.
Joan den astelehenetik, hilak 15, hilaren 28ra arte, III. Gipuzkoako Bakailao Pintxoen Txapelketa egingo dute. Bacalao Saborealo elkarteko Bidasoko enpresa bakailaoketariek babestuta, Irungo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera sortutako txapelketa da. Eusko Jaurlaritza, Basquetour eta Pago de Cirsus, Berzoza, Hosteleriko, Cafes Aitona, Atalaia hotela eta Bidasoa Basque Brewery-ren laguntza ere jaso dute antolatzaileek.
Gaur (asteartea, 16) aurkeztu dute txapelketa Irungo Felix Manso Ibarla jatetxean. Hilean zehar Gipuzkoako 33 tabernak hartuko dute parte lehiaketa gastronomikoan. Sukaldari bakoitzak, bakailaoa nagusi izango den pintxo bat kozinatu beharko dute, elaboraziorako lau eurotik pasatu gabe. Aurtengo txapelketaren helburu nagusia da bertako bakailaoaren kontsumoa bultzatzea.
Hilaren 29an, Irungo Bidassoa Basque Brewery-ren instalazioetan, irabazleen berri emango dute. Epaimahai gisa Mikel Corcuera kritiko gastronomikoa, Aitor Buendia kazetaria, Floren Bueyes eta Ramon Piñeiro sukaldariak eta Felix Manso bera izango dira.