Datorren osteguneko Museoen Nazioarteko Egunaren harira, Oiasso Museotik asteburu osoko egitaraua antolatu dute.
Oiasso Museoak hainbat ekitaldi antolatu ditu astebururako.
Datorren ostegunean, hilak 18, Museoen Nazioarteko Eguna da. Egun horren harira, Oiasso Museotik programa zabala antolatu nahi izan dute, asteburu osoko egitarauarekin. Aurtengo eguna
Museoak eta historia eztabaidagarriak: museoan esanezinak esan izenburupean antolatu dute.
Ostegunean hainbat erakusketa ezberdin ikusteko aukera izango dute irundarrek. Sarrera doakoa izango da ostegunean. Ostiralean, hilak 19, 19:30etatik aurrera, Irungo Kontserbatorioko Gradu Profesionaleko ikasleek musika saioa eskainiko dute, Musika Museoan programaren baitan sortutakoa. Musika erakustaldirako ere sarrera doakoa izango da, museoaren edukiera gainditu arte. Larunbaterako, hilak 20, arkeologia ilustrazio tailer bat antolatu dute. 10:00etatik 140:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak bitarte izango dute aukera interesatuek tailerrean parte hartu ahal izateko. Tailerrean apuntatzeko, 35 euroren truke izena eman beharko dute.
Museoan bertan, 943 63 93 53 telefono zenbakira deituz, edota
helbide elektronikora idatziz izena emateko informazioa eskuragarri dago.