Irakasleak, Heziketa Bereziko langileak, sukaldari eta garbitzaileak eta haur eskoletako hezitzaile eta langileak daude deituta.
Bihar eta hilaren 23an deitu dute grebara sindikatuek.
ELA, LAB eta Steilas sindikatuek grebara deitu dute bihar hezkuntza publikoan. Irakasleak, Heziketa Bereziko langileak, sukaldari eta garbitzaileak eta haur eskoletako hezitzaile eta langileak daude deituta. Hezkuntza inbertsioa handitzea eskatu nahi dute protestaren bidez eta behin behin-behinekotasuna %40tik %6ra jaistea.
Ikasle ratioen murrizketa ere eskatuko dute protestaren bidez, %10era zehazki, eta plantilak gutxienez 2.000 langileetan handitzea. Une honetan ordezkapenak ez dira lehen egunetik egiten, eta hala izatea eskatuko dute sindikatuek, baita bajak lehen egunetik osotasunean ordaintzea.
LOMCE ikastetxeetatik ateratzea eta Heziberri bertan behera uztea dute beste eskaera. Horrekin batera, ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen euskarazko murgiltze eredua garatzea agldegingo dute. Eskaera horiek guztiak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailean mahai gainean jarri zituztela diote sindikatuek “baina Hezkuntza Sailak ez zituen gure aldarrikapenak kontutan hartu, eta mobilizazioetara jotzea beste biderik ez digu utzi”.
Bihar greba eguna izango dute eta astebete barru errepikatuko dute, hilaren 23rako ere greba eguna deitu dute sindikatuek.