Jada 2017ko San Pedro eta San Martzial jaietako kartelaren lehiaketaren irabazlea aukeratu dute.
Kartel lehiaketaren bost finalistak.
2017ko San Pedro eta San Martzial jaietako kartelaren lehiaketaren irabazlea aukeratu dute jada. Angel Blanco Egozkozabal errenteriarraren ‘Bikote’ kartela izan da bozka gehien eskuratu dituena (561 bozka).
Kartelen lehiaketan, 1.927 irundarrek hartu dute parte. Irabazlea publizitate munduan aritua eta kartelak diseinatzeko trebea da. Ez da lehiaketa irabazten duen lehen urtea. ‘Bikote’ kartelaren atzetik, ‘San Marcial en curva’ (545 bozka), ‘Tropa’ (360 bozka), ‘Gureak’ (231 bozka) eta ‘Fun di 2’ (230 bozka) kartelak geratu dira.
Angel Blancok 1.000 euroko saria jasoko du lehiaketa irabazteagatik. Bigarren postuan Xabier Arribas marrazketa irakasle irundarra geratu da, ‘San Marcial en curva’ kartelaren diseinuarekin. 200 euroko saria jasoko du.
Angel Blancoren ‘Bikote’ kartel irabazlea.