Atzo, zazpigarren aldiz, Erlaitz Aiako Harria Mendi Maratoi Erdia egin zen Irunen.
Maite Maiorak errokorra hautsi zuen atzoko proban.
Atzo, zazpigarren aldiz, Erlaitz Aiako Harria Mendi Maratoi Erdia egin zuten Irunen. Goizeko 9:00etan Ola sagardotegitik abiatuta, Aiako Harria bidea hartu zuten parte hartzaileek. Mendia zeharkatu ondoren, berriro Meakako Errota Zahar aldapatik iritsi ziren, helmugara iristeko. Eguraldia lagun izan zuten atzo 22,5 kilometroko mendi lasterketa egiteko.
Gizonezkoen kategorian, helmugara lehena iristen Aritz Egea (1:44:37) izan zen. Bigarren, Jon Ugalde (1:54:16) iritsi zen eta hirugarren Hassan Ait Chaou (1:55:04). Emakumezkoen kategorian, Maite Maiora lehenengo iritsi zen helmugara (2:04:01), bigarren Oihana Azkorbebeitia izan zen (2:09:34) eta hirugarren postuan Alizia Olazabal irundarra iritsi zen (2:16:54). Lehen postua eskuratzeaz gain, Maite Maiorak emakumezkoen errekorra (2:06:17) hautsi zuen, hiru minutuko diferentziarekin.
Mendi Maratoi Erdian, korrikalariek 1.300 metroko gorako desnibela egin zuten, 2.700 metroko desnibel metatuarekin. Ibilbidean zehar, 38% eta 42% desnibeleko aldapak igo behar izan zituzten lasterkariek. Lasterketa ostean, parte hartzaile eta zaleek lunch-a egin zuten, XVII. Erlaitz Aiako Harria probari amaiera emateko.
Atzoko probaren informazio gehiago,
kirolprobak-en web orrialde ofizialean eskuragarri dago.