Irungo Udalak San Pedro eta San Martzial jaietan txosna jartzeko elkarteen zerrenda kaleratu berri du.
Txosnak, Urdanibia plazan jarriko dituzte San Pedro eta San Martzial jaietan.
Irungo Udalaren Kultur Sailak jakinarazi duenez, San Pedro eta San Martzial jaietan txosna jartzeko aukera izango duten elkarteen zerrenda kaleratu dute. Izena eman zuten guztien artean egindako zozketan, ondorengo sei elkarte irundarrek izango dute aukera txosna irekitzeko Urdanibia plazan festak bitartean: Pausumedia Elkartea, Mondragon Unibertsitatea, Elatzeta Kultur Elkartea, Santiagotarrak Kirol Elkartea, Ramuntxo Trinkete Kluba eta Emakumea eta Zinea Elkartea.