Pertsona Ekintzailearen Egunaren harira, Bidasoa bizirik-ek hainbat jarduera antolatu ditu, Bidasoa LH II, Plaiaundi BHI eta Irungo La Salle BHI-rekin elkarlanean.
Hiriko hiru formazio zentro ezberdinetan izango dute aukera ikasleek euren ekintzaile lanak erakusteko.
Datorren hilaren 18 eta 19an Pertsona Ekintzailearen Eguna da Bidasoa eskualdeko formazio zentroetan. Egun horren harira, Bidasoa bizirik-ek hainbat jarduera antolatu ditu, Bidasoa LH II, Plaiaundi BHI eta Irungo La Salle BHI-rekin elkarlanean.
Hilaren 18an Plaiaundi Institutuan izango dira ekitaldiak, 19an berriz, Bidasoan eta Irungo La Sallen. Helburua, hiritarrei ikasleek klasean egindako lanen berri ematea da. Zabalkuntza horretarako,
Pauso txikiek bidea egiten dute: elkarbanatu zure proiektu ekintzailea eta irabazi lelopean egindako lehiaketa antolatu dute.
Lehiaketan, ikasleek ekintzaileak diren lanak elkarbanatuko dituzte Facebook, Twitter edota Instagramen bidez. Irudi horiek sare sozialetan elkarbanatzeko, #ekintzailetza17 traola erabiliko dute, norberaren formazio zentroaren izenarekin batera. Zentro bakoitzeko irabazle bana aukeratuko da. Gainera, bi egunetan, ikasle eta ikasle ohiek sortutako enpresen artean, hainbat hitzaldi eta mahai-inguruak egingo dituzte.
Hilaren 18 eta 19ko programa, Bidasoko Lanbide Heziketa Zentroetan Izaera Ekintzailea Sustatzeko Programaren barruan kokatzen da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka departamentuaren diru laguntzekin.