Gaurtik igandera bitarte, Irungo Behobia auzoan Erdi Aroko Azoka egingo dute.
Gaur ireki dute laugarren aldiz Behobiako Erdi Aroko Azoka
Gaurtik igandera bitarte, Irungo Behobia auzoan Erdi Aroko Azoka egingo dute. Auzoko denda, Bidashop elkartea eta Behobiako bizilagunen elkartearen eskutik sortutako programa da.
Laugarren aldiz, Behobia auzoak Erdi Aroko Azoka ireki du gaur goizean. Komertzio eta Hiri Bultzada ordezkaria Miguel Angel Paez, Ruben Fraile, hiriko komertzioen ordezkariarekin batera, hasiera eman diote azokari. Artisautza eta jaki postu klasikoez gain, hainbat tailer, espektakulu eta musika saio antolatu dituzte. Guztira, 60 postu ezberdin kokatu dituzte. Gainera, merkatua Erdi Aroko apaingarriz josiko dute, bandera, ikur edota zutoihal ugariren kokapenarekin.
Erdi Aroko Azoka 11:00etan ireki dute, eta egunean zehar hamaika ekitaldi, musika saio, tailer eta postuez gozatzeko aukera izango dute Behobiako eta Irungo bizilagunek.