Datorren larunbatean, hilak 13, martxoaren 11ean Iruñean atxilotutako lau gazte oreretarren aldeko elkartasun eguna antolatu dute Irunen.
Joan den apirilaren 22an egin zuten Errenteria-Oreretan atxilotuen aldeko elkartasun eguna.
Datorren larunbatean, hilak 13, martxoaren 11ean Iruñean atxilotutako lau gazte oreretarren aldeko elkartasun eguna antolatu dute Irunen. Bazkariaz gain, arratsalderako hainbat kontzertu antolatu dituzte.
Larunbatean, 14:00etan, elkartasun bazkari herrikoia egingo dute Irungo Lakaxita Gaztetxean. Bazkariko txartelak jada saldu dira. Gainera, 19:30ean, eskualdeko Desira, Baserriko, We, T.A.D eta Patronal Punk taldeek musika saio bana eskainiko dute, arratsaldeko giroa alaitzeko.