Aurreko asteburuko egitarauen ondoren, hurrengo bi astetarako hamaika ekitaldi antolatu dituzte auzoan, jai giroan ospatzen jarraitzeko.
2015ean Katea auzoko jaietako herri bazkaria.
Irungo Katea (Landetxa) auzoko San Isidro jaiak oraindik martxan dira. Aurreko asteburuko egitarauen ondoren, hurrengo bi astetarako hamaika ekitaldi antolatu dituzte auzoko frontoian, jai giroan ospatzen jarraitzeko.
Datorren asteburuan, hilaren 12tik 14ra, gazte eta helduei zuzendutako ekitaldi mordoa antolatu dituzte. Esaterako, ostiralerako goitibehera tailerra, lehorreko estropada edo mozorro diskoteka antolatu dute. Larunbatean, sukaldaritza ikastaroa, esku pilota,
parkour eta gimnasia erritmikoko erakustaldiak izango dira,
break dance eta kontzertu sortaz gain. Igandeko 9:00etan mendi irteera egingo dute, geroago, egunean zehar, pala txapelketa, goitibeheren jaitsiera eta
zumba erakustaldia egiteko. Honakoa da asteburuko egitarau zehatza:
Hilak 12, ostirala
- 16:30ean, goitibehera tailerra Elatzeta eskolan.
- 17:30ean, gazte Kermesa (12-17 adin tartekoentzako) frontoian.
- 19:00etan, lehorreko estropada frontoian.
- 20:00etan, pintxo potea txosnan eta tabernetan.
- 21:00etan, mozorro diskofesta frontoian.
Hilak 13, larunbata
- 10:30ean, xake txapelketa frontoian.
- 11:30ean, sukaldaritza tailerra eskolaurre zaharrean.
- 16:00etan, esku pilota erakustaldia frontoian.
- 17:00etan, gimnastika erritmikoa, dantza modernoa eta karate erakustaldia frontoian.
- 17:00etan, parkour erakustaldia auzotik.
- 17:30ean, break dance erakustaldia frontoian.
- 18:30ean, haurrentzako tailerrak frontoian.
- 19:00etan, La Patrulla Canina-ren bisita frontoian.
- 19:00etan, kontzertuak Taberna Berrian.
- 21:00etan, urdaiazpiko mozketa Taberna Berrian.
- 22:00etan, kontzertuak frontoian.
Hilak 14, igandea
- 09:00etan, mendi irteera Elatzeta ikastetxetik aterata.
- 11:00etan, pala txapelketaren finala frontoian.
- 16:00etan, goitibeheren jaitsiera Errotazarren.
- 17:30ean, hainbat erakustaldi frontoian: Zumba, Bollywood, sabel dantza, Capoeira.
Hilak 15, astelehena
- 19:00etan, meza San Jose kaperan.
Hurrengo astebururako ere Kateako bizilagunek jaiak ospatzen jarraituko dute. Ostiralean, hilaren 19an, pailazoak, txaranga, buruhandiak edota Kuadrillen Afaria egingo dute, gaueko disko-festak etenik izan ez dezan. Larunbatean, hilak 20, diana, patata tortilla txapelketa, herri bazkaria edota
batukada erakustaldia eskainiko dute auzoko eta hiriko hainbat taldek. Hurrengo egunerako eta San Isidro jaiei amaiera emateko, kross txikia, toka finala, euskal dantzak eta trikitiaz gozatzeko aukera izango dute Kateako auzokide guztiek.
Oraindik gozatzeko eta ospatzeko bi aste geratzen dira aurretik, eta Kateako bizilagunek, aurreko asteko festaren ostean, berriz ere prest daude jaiei aurre egiteko. Gora San Isidro jaiak!