Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hondarribia, Senegalgo hiriburu

Hondarribiko Ondareen V. Foroa egiten ari dira atzotik. Aurtengo hiri gonbidatua Dakar da, eta hango gastronomia ezagutzeko aukera dago gaur eta bihar.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/05/05
Hondartza-herri baino gehiago delako, Gipuzkoako multzo gotortu osatuena duelako, bertako gastronomiak inongo aurkezpenik behar ez duelako, eta hori guztia balorean jarri nahi dutelako, Hondarribiko Ondareen V. Foroa egiten ari dira atzotik. Arma Plaza Fundazioak eta Hondarribiko Udalak antolatzen dute eta, ondare historiko-arkitektonikoan nahiz gastronomikoan jartzen du arreta (ikusi egitaraua). Ondareen foroko ekintza guztiak publikoari irekiak dira, baina hitzaldietan baino gehiago jarduera gastronomikoetan biltzen da jendea. Edo bisita gidatuetan. Aurten, berrikuntza bezala gaueko antzerti-bisita egin dute harresietan. Atzo izan zen, goiz eta arratsaldez paradorean buruturiko hitzaldi-sorta biribiltzeko. Horregatik, paradoretik bertatik abiatu zen gaueko jarduera. Herriko aktore amateurrez osaturiko Farrandula talde sortu berriak burutu zuen antzezkizun ibiltaria. Myriam Jauregi da aktoreetako bat eta, aurretik azaldu duenez, bisitara batzen zirenen parte hartzea bilatu zuten: “Kale Nagusian behera hasiko da ibilbidea, eta jendeak istorioak kontatzea nahi da, garai batean hiri historikoan bizitutako edo norbaitengandik entzun izan dituzten istorioak kontatzea. Gu Gernikako Arbolan egongo gara zain, hortik aurrera gertatuko dena sorpresa izango da”. Soinujole baten laguntzarekin egin zuten antzerti-bisita, harresien kanpoaldetik lehenik, eta ondoren Erreginaren baluartera igo ziren, antzezkizuna bukatzeko. Hondarribiko murruko txoko ederrenetako bat da Erreginaren baluartea eta izarren azpian eta musika lagun, are gehiago. Atzokoa lehena izan zen, baina pentsatzekoa da aurrera begira bisita eredu hori gehiagoetan eskainiko zaiela, bai herritarrei, bai bisitariei. Izan ere, harresiak piztea da azken urtetan Arma Plaza Fundazioak duen erronketako bat. Bide hori lantzeko Hondarribiak Creacity programa abiatu zuen iaz, Iruñeko eta Baionako hiribilduekin batera. Atzoko jardunaldi teknikoan, Creacity programaren garapenean sakondu zuten hiru hiriek.
Ondareen foroa

Ilustrazioa: Isabel Mancebo Balda

Gastronomia trukaketa Hondarribiko herentzia historiko-arkitektonikoaz gain, hiriko ondare higiezina ere lantzen du foroak, gastronomia bereziki. Orain bost urte antolatzen hasi zirenetik asko izan dira herriko sukaldariek kanpora eta kanpokoek herrira egin dituzten bidaiak. Fundazioaren ustez, tokiko gastronomia sustatzeko modua da beste sukaldaritza motekin harremanetan jartzea, eta aurten Dakarreko (Senegal) bi sukaldari ospetsu gonbidatu dituzte forora: Suzanne Badiane eta Mapate Ndiaye. Astearteko prentsaurrekoan Badianek onartu zuenez, erakustera eta ikastera etorri dira Hondarribira: «Sukaldaritzaren bidez erakutsi eta ikasi egin nahi dugu. Sukaldaritzak kultura desberdinak ezagutzeko aukera eman dit, aberastasuna ekartzen du horrek eta denok irabaziko dugu topaketa honekin». Dakarren bizi eta bertan jatetxea du Badianek, baina kanpoan ere aritu da ikasten, besteak beste Bruselan —han sortu zuen jatetxea, Dakarrera mugituko aurretik—, eta bere sukaldaritzan bi osagarriak uztartzen dira, senegaldar gastronomia tradizionala, eta bere herritik kanpora jaso dituen ezagutzak. Hori erakustera etorri da Hondarribira, eta bere herrira Hondarribian jasoko dituenak barneratuta itzuli nahi du. Bihar goizean, 11:00etatik aurrera San Pedro kalea Dakarreko zoko bilakatuko da. Batetik, hango jakiak salduko dituztelako, eta bestetik, bi sukaldari senegaldarrek bertan kozinatzen ariko direlako, kalean. Beraiez gain, Gran Sol eta Sardara jatetxeetako Mikel Muñozek eta Gorka Soutok showcooking formatuan jardungo dute. Ekitaldiak helburu solidarioa izango du, eta Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeko kideek banatuko dituzte lau sukaldariek prestaturiko mokadutxoak. Eta gauean ere izango da Senegal eta Hondarribiko zaporeez gozatzeko aukera, Butron pasealekuan. Bost hitzaldi, bisita gidatu berezi bat, eta gastronomiari lotutako hainbat ekitaldi bildu dituzte atzotik egiten ari diren Hondarribiko Ondareen V. Foroan. Bisitari gehienentzat hondartza-herria da, baina arrantzalea ere bada, eta historia, arkitektura, eta gastronomia gainezka duen hiria. Dakar den bezalakoa, horrelakoa da Hondarribia.

Asteburuko egitaraua

Ostirala
  • 21:30. Uralde Berri jatetxean (Santiago kalea, 75), afaria. Errezeta senegaldarretan oinarrituta, baina euskal sukaldaritzaren ukituekin (erreserbatzeko: 943 47 73 59).
Larunbata
  • 11:00. San Pedro kalean, senegaldar produktuen salmenta eta dastaketa, showcookinga, zuzeneko musika…
  • 21:30. Butron pasealekuan, Arraunlari Berri jatetxearen parean, Dakar-Hondarribia fusio-afari irekia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.