Arma Plazan egingo diote omenaldia. Aurretik mahai-ingurua izango da handik gertu, Kultur Etxean.
Eusko Alkartasunak (EA), Gazte Abertzalea-ek (GA) eta Alkartasuna Fundazioak Nestor Basterretxea zena omenduko dute larunbat eguerdian Hondarribiko Arma Plazan, “euskal kulturaren eta nortasunaren alde egindako lana eskertzeko”. Ekitaldia 12:30ean hasiko da eta Asier Gomez GAko idazkari nagusiak, Idurre Bideguren Bermeoko alkateak —artistaren sorlekua—, eta Pello Urizar EAko idazkari nagusiak parte hartuko dute.
Horren aurretik, 10:30ean,
Euskal Herritik mundura; mugak eta elkartasuna goiburuko mahai-ingurua egingo dute handik metro gutxira, Denda kaleko Kultur Etxean. Antolatzaileen arabera, “mugak gainditzeko eta elkartasuna lantzeko mahai-ingurua izango da”.
Nestor Basterretxearen ‘Zinbaue’ eskultura, Arma Plazan