Datorren igandean, hilak 7, 2017ko hirugarren Igande Sasoi egingo dute Irungo kaleetan.
Gaur aurkeztu dute Irungo Udalean datorren Igande Sasoi.
Datorren igandean, hilak 7, 2017ko hirugarren Igande Sasoi egingo dute Irungo kaleetan. Hilabetero bezala, hileko lehen iganderako irundar guztiei zuzendutako kirol ekitaldiak eskainiko dituzte Zabaltza plazaren inguruan. Kirol egokitua izango da protagonista Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak Irungo Udalarekin batera maiatzerako antolatu duten jardunaldian.
Jose Antonio Santano Irungo alkateak, Pedro Alegre Irungo Kirol ordezkariak, eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko Igor Otaegirek aurkeztu dituzte gaur iganderako antolatutako ekitaldiak. Iganderako, aurreko beste Igande Sasoietan bezala, Kolon pasealekua eta Zabaltza plaza oinezko eta txirrindularientzat erreserbatuko dute. 11:30etik 13:30ak bitarte, elbarritasuna duten pertsonek kirola egiteko dituzten aukerak herritarrei helarazteko hainbat ekitaldi antolatu dituzte: zumba klaseak, slalomak, edo bestelako kirol egokitutako partidak.
Ohikoa den bezala, datorren Igande Sasoirako hainbat trafiko mozketa egingo dituzte Kolon pasealekuan eta Gipuzkoa etorbidean, autobusen ibilbideetan aldaketak egiteaz gain.