Bidasoa eta Zarautz lehiatuko dira igandean. Irundarrak Asobalen ari dira eta zarauztarrak Zilarrezko Mailan, baina Euskal Kopan edozer gerta daiteke.
Hondartza kiroldegiak eskubaloiko Euskal Kopako finala jasoko du igande eguerdian, hilaren 7an. Irungo Bidasoa eta Zarauzko Amenabar izango dira aurrez aurre, partida bakar batera. 12:00etan hasiko da norgehiagoka eta sarrerak 8 euroan jarriko dira salgai leihatilan. Aurretik eros nahi duenak, Bidasoa klubaren Artalekuko bulegoetan lor ditzake, 6 euroan.
Printzipioz bidasoarrak dira faborito, Asobalen ari direlako eta Zarautz Zilarrezko Mailako taldea delako, baina Euskal Kopan edozer gerta daiteke. Hori bai, gauza bat argi dago, igandean Hondartzan goi mailako eskubaloia ikusteko aukera izango da. Onenak irabazi dezala, eta onena Bidasoa bada, askoz hobe!
Bidasoa eskubaloi taldearen lehen taldea, Euskal Kopa irabazteko faboritoa