Gaur aurkeztu dute Alfredo Morazaren 'La evolución de las fortificaciones en Irun en los siglos XVI-XIX: Una aproximación a la arquitectura defensiva en Gipuzkoa' liburua.
Udaletxean aurkeztu dute Alfredo Morazaren azken liburua.
Gaur goizean, Informazioaren Gizarte ordezkaria Pedro Alegre, Sagrario Arrizabalaga Udal Artxiboaren arduradunarekin batera, Alfredo Morazaren ‘La evolución de las fortificaciones en Irun en los siglos XVI-XIX: Una aproximación a la arquitectura defensiva en Gipuzkoa’ liburua aurkeztu dute.
Alfredo Morazak, XIII. Serapio Mugica Beka eskuratu zuen, hiriko historian sakontzeko lagungarria izan den eta jada hamahiru liburu argitaratzeko aukera eman duen 9.000 euroko beka. ‘Irunek Historia du’ bildumaren azken lana da. Morazaren liburua, hiriko fortifikazioek XVI eta XIX mendeetan izandako eboluzioaren isla da. Gainera, hiriko arkeologia katalogoa betetzeko aukera eman du liburuak.
Irakurtzeko edo erosteko interesa dutenek 24,96 euroren truke eskuratu dezakete hiriko Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren bulegoetan. Gainera, bertsio elektronikoan erosteko aukera dago Amazonen, 16,55 eurotara.