Gaur aurkeztu dute San Pedro eta San Martzial jaietan egingo duten 'San Martzial Gunea', kartelen lehiaketaren finalistekin batera.
Jaietako kartelen lehiaketaren bost finalistak.
Gaur aurkeztu dute San Pedro eta San Martzial jaietan egingo duten San Martzial Gunea. Berritasun horrez gain, jaietako kartelen bost finalistak jada aukeratu dituzte. Urdanibia plazan aurkeztu dute gaur goizean egitasmoa Kultur saileko ordezkari Juncal Eizagirrek, eta Kunsthal-eko kide Raul Grandek.
San Martzial Gunea irundarrek euren trebetasunak plazaratzeko txokoa izango da hurrengo jaietan. Bertan, musika, dantza, umorea, antzerki edo magia egiteko aukera izango dute izena ematen duten guztiek. Gazte eta helduei zuzendutako iniziatiba da. 15-20 minutuko emanaldi txikiak izango dira, gehienez lau pertsonez osatutako taldeetan banaturik. Talde bakoitzeko kideen erdia Irungoak izan beharko dute. CBA parean oholtza bat ipiniko dute, irundarren talentu ekitaldiak bertan egiteko.
Aurtengo San Pedro eta San Martzial jaietako kartel lehiaketa azken fasean sartu da. Arte, argazkilaritza eta diseinuko adituek aukeratu dituzte bost finalistak. Aukeratutako kartelak
San Marcial en curva,
Tropa,
Bikote,
Gureak eta
Fun dia 2 izan dira. Maiatzaren 14a bitarte dute herritarrek bost kartelen artean irabazlea zein izango den aukeratzeko. Irabazleak, jaietako kartela izateaz gain, 1.000 euroko saria izango du.