Irungo Udaltzaingoa eta Babes Zibilari aitorpen saioa egin diete gaur goizean Irungo Udaletxean.
Udaletxean egin dute diplomen banaketa.
Irungo Udaltzaingoari eta Babes Zibilari aitorpen saioa egin diete gaur goizean Irungo udaletxean. Jose Antonio Santano alkateak eta Udaltzaingoaren ordezkari Lourdes Larrazarek diplomak eman dizkiete. Haiekin izan dira beste alderdi politikoetako ordezkariak ere. Diplomak 20 eta 30 urte baino gehiago lanean daramatenei eman dizkiete. Bi erakundeetako hainbat kideri ere bakarkako sariak eman dizkiete, egin duten ekintza, lan edo jarduera bereziren bat saritzeko.
Guztira, Babes Zibil eta Udaltzaingoko 40 kidek jaso dute saria gaur. Horietatik hamaseik urte luzeko lanarengatik jaso dute diploma.
Bestalde, Bidasoa ibaira eroritako pertsona bat erreskatatzeagatik, mendian galdutako pertsona baten bilaketa lanean parte hartzeagatik, edo Behobian droga salmentan aritutako talde baten kontrako operazioan parte hartzeagatik beste hainbat udaltzainen lanari gorazarre egin diote.