Datorren larunbatean, hilak 29, Irungo Skate Parkean Scooter Euskal Ligaren lehenengo jardunaldia egingo dute.
Irungo skate parkean izango da larunbateko Scooter Euskal Liga.
Datorren larunbatean, hilak 29, Irungo Skate Parkean Scooter Euskal Ligaren lehenengo jardunaldia egingo dute. Irungo Udalaren Kirol ordezkaria Pedro Alegre eta Establo Pirata taldeko Juan Luis Caceres-ek gaur goizean aurkeztu dute txapelketa.
Ehun bat lehiakidetik gora espero dira txapelketarako, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaitik etorritakoak. Txapelketari 11:00etan emango diote hasiera eta 14:00ak bitarte izango da. Bi kategoria ezberdinetan lehiatuko dira –amateurra eta aitzindariak– eta adinaren araberako bi atal ezberdinduko dituzte: 14 urtetik gorakoak eta 14 urtetik beherakoak. Larunbateko proba Euskal Ligarako baliagarria izango da. Txapelketan epai bezala, ‘scoot’ modalitateko Josu Sanchez Espainiako txapelduna eta Toni Castillo Establo Pirata taldeko kideak bertan izango dira.
Gainera, dagoeneko hasi dira Espainiako Txapelketarako lanean. Maiatzaren 27 eta 28an izango da, Irungo Skate Parkean ere.