Atzo, Irungo EH Bilduk, Twitter sare sozialaren bidez, urte mordoa daraman arrano beltzaren murala desagertzera doala salatu zuen.
Argazkia: Irungo EH Bildu
Mosku izenez ezaguna den Urdanibia plaza sarbiderako San Martzial kaleko obrak martxan dira oraindik. Hiru hilabete luze irauten ari diren lanek Urdanibia Plazara sartzeko irundarren irisgarritasuna hobetzeko helburua dute. Atzo, Irungo EH Bilduk, Twitter sare sozialaren bidez, urte mordoa daraman arrano beltzaren murala desagertzera doala salatu zuen. Marrazkia dagoen tokian aldamio bat jarri dute, argazkian salatu duten bezala, eta marrazkia kentzeko intentzioa dutela ere helarazi nahi izan dute. “Moskuko Arranoa desagertzera doa….kendu gabe!”, esan dute sare sozialean eta “quitate tú para ponerme yo teknika artistikoa erabiliz” ari direla salatu dute atzo idatzitako txioan.