Hurrengo maiatzaren 21ean XXVIII. Herri Kanta Jaialdia izango da Hondarribian.
Aurtengo Herri Kanta Jaialdia Hondarribiko Gipuzkoa Plazan izango da.
Hurrengo maiatzaren 21ean XXVIII. Herri Kanta Jaialdia izango da Hondarribian. Hogeita zortzigarren aldiz, geldialdirik gabe, Kultura departamenduaren eskutik, beste edizio berri bat egingo dute. Jaialdiari 11:30ean emango diote hasiera eta Hondarribiko Gipuzkoa Plazan burutuko da.
Bezeroaren Arreta Zerbitzuan izena eman beharko dute interesa duten abesbatza edo kantari talde guztiek, hilaren 27ko 13:00ak arte. Izena emateko, taldearen izena, taldeko partaideak, zuzendariaren izena, harremanetarako pertsonen izena, telefonoa, helbide elektronikoa eta bazkarira joango diren pertsonen kopurua zehaztu beharko dute taldeek.
Kantuan arituko den talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu jaialdian. Gainera, zuzendariek hilaren 28an egingo duten bileran aukeratutako beste abesti bat ere abestuko dute taldeek. Parte hartzeko aukera izateko, abesbatzek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
- Ahots berdinekoak edo mistioak izan daitezke, bertako kideak 16 urtetik gorakoak badira.
- Abesbatza bakoitzean gutxienez zortzi pertsonek parte hartu beharko dute.
- Taldeko kideen %8a gutxienez hondarribiarrak izan beharko dute, jaiotzez bertakoak direlako edo Hondarribian bizi direlako.