Hilaren 15, 16 eta 17an, 35. Hendaiako Pazko Txapelketa egin zen, 13 urtez azpiko kategorian.
Bidasoa-Txingudi taldeak eskuratu zuen txapelketa, finalean Stade Bordelais-en aurka 1-0 irabazi ostean.
Hilaren 15, 16 eta 17an Hendaiako 35. Pazko Txapelketa egin zen. Bertan, 13 urte azpiko Bidasoa-Txingudi futbol selekzioak lehen postua eskuratu zuen. Txapelketa bikaina egin ostean, finalean Stade Bordelais taldearen aurka jokatu eta 1-0 irabazi zuten, berdindua izandako partidan. Bidasoako taldearen golegilea Asier Armezaga hondarribiarra izan zen.
Antolatzaileen balorazioa “oso positiboa” izan da. “Txapelketa proiektu komuna indartzeko balio izan” duela azpimarratu nahi izan dute, hiru hirietako haurrek bizitutako integrazio esperientziaz gain. Selekzioak Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalen babesa du, eta kirol arloan Donostiako Real Sociedad klubak kudeatzen du. Gaurtik aurrera “ibaiaren bi aldeetako elkarteen eta entitateen artean erlazio gehiago” sortzeko bidean dira selekziotik.