Datorren igandean, hilak 23, 'Teatro Paraiso' antzerki taldeak euskaraz egindako 'Lunaticus circus' espektakulua aurkeztuko dute.
Antzezlanak Anton, Piru eta Nico eskaleek zirku karabana batean bizitutako historia kontatzen du.
Datorren igandean, hilak 23, Teatro Paraiso antzerki taldeak euskaraz egindako ‘Lunaticus circus’ espektakulua aurkeztuko dute. Irungo Amaia Kultur Zentroan izango da, 17:ooetatik aurrera. Antzezlana janari, lan eta etxerik gabe bizi diren Anton, Piru eta Nico eskaleen inguruko historia da. Patuak zirku karabana zahar batean elkartuko ditu hiruak, norabiderik gabeko aukera bilaketa horretan. Ramon Molins eta Tomas Fernandez Alonsoren zuzendaritzapean egindakoa antzerki lana da eta Aitor de Kintana, Oscar Alvarez eta Mikel Ibañez aktoreek hiru pertsonai horien bizitza irudikatuko dute.
Espektakuluak ordu osoko iraupena izango du. Dagoeneko sarrerak salgai daude Turismo Bulegoan eta
interneten. Igandean bertan ere Amaia Kultur Zentroan eskuratzeko aukera egongo da, beti ere iganderako sarrera guztiak saldu ez badira.