Martxan dira euskara ikasteko diru-laguntzak
Euskara ikasteko edo hobetzeko diru-laguntzak jada martxan dira. Martxoaren 10ean beken oinarri arautzaileak onartu, eta 28rako GAO-n argitaratu zituzten.
Euskara ikasteko edo hobetzeko diru-laguntzak jada martxan dira. Euskararen ordezkaria Josune Gomezek jakinarazi duen bezala, Euskara Arlotik eskaintzen diren beka eskaerak egiteko epea ireki dute. Martxoaren 10ean onartu zituzten beka horien oinarri arautzaileak, eta martxoaren 28rako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituzten.
Bekak eskatu ahal izateko, eskatzaileak Irunen Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) homologatutako euskaltegietako batean euskalduntze taldeetan matrikulatuta egon beharko dute. Hala ere, ikasturtean zehar Irunen eskaini ez den erritmo batean HABE-k homologatutako euskalduntze taldeetan matrikulatuta egoteak parte hartu ahal izateko aukera emango die. Gainera, 2016-2017 zehar, taldeetan, euskaltegietan, unibertsitateetan eta euskarazko aisi edo kirol ikastaroetan aritua izan ezkero, eskaria egiterik izango dute.
Irungo haur eskoletan, haurtzaindegietan eta haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetan matrikulaturik dauden umeen gurasoak diru-laguntza eskaera horretatik kanpo geratuko dira. Beken aurreikuspena 71.640 eurokoa da. Izena emateko, dagoeneko epea ireki dute. Interneten egin beharko dituzte, SAC24h zerbitzuaren bitartez, Irun Txartela edo bestelako ziurtagiri elektronikoak erabiliz. Urriaren 5erako epea izango dute bekak eskatzeko. Gainera, Herritarren Arreta Zerbitzuko autozerbitzu terminaletan ere eskaria egiteko aukera izango dute irundarrek, egunero, 8:00etatik 22:00etara.