Juan Antonio Saezek 'Guadalupeko Gotorlekuan bizirik irauteko hiztegia' idatzi du. Udaletxeko areto nagusian erakutsiko du lehen aldiz.
Guadalupeko bunkerrak balioan jartzen lagundu zion Juan Antonio Saezek Arma Plaza Fundazioari
Juan Antonio Saez historialari eta ikerlariak
Guadalupeko Gotorlekuan bizirik irauteko hiztegia aurkeztuko du gaur, asteazkena, udaletxeko areto nagusian. Argazkiak, testuak eta ilustrazioak uztartzen dituen ikerketa lana da eta, salgai jarri aurretik, hondarribiarren aurrean aurkeztuko du egileak, 19:00etatik aurrera.
Gipuzkoako gune gotortuak gehien ikertu dituen pertsona da Saez, eta urte asko eman ditu Guadalupeko fuerteari buruzko ikerketa lana burutzen. Gotorlekuan egiten diren bisitak gidatzen ditu eta, iaz, Arma Plaza Fundazioari laguntzen ibili zen bunkerrak balioan jartzeko lanetan.
Gaur, Guadalupeko fuertean ez galtzeko gida aurkeztuko du udaletxean Saezek. Irakurtzeko liburua bat izango da, baina baita Guadalupe aldera motxilan eramatekoa.