Apirilaren 8an egingo dute herri olinpiaden belaunaldien arteko topaketa gastronomikoa. Momentuz 18 taldek eman dute izena, horietatik hiru garai batekoak.
Garai bateko olinpiadetako kide batzuk, iazko gastronomia probaren aurretik
Iazko paella egun arrakastatsuaren ondoren, berriro egingo dute, berriro elkartuko dira garai bateko eta egungo talde olinpikoak. Apirilaren 8an egingo dute Hondarribiko IV. Herri Olinpiadetarako puntuagarria izango den gastronomia proba, 18:00etatik hasita, Arrantzale Auzoan.
Izena emateko epea gaur itxiko dute, ostegunarekin. Posta elektronikoz eman behar da izena,
olinpiaden helbidera idatzita, eta taldekide kopurua zehaztu behar da mezu horretan, ekitaldia behar bezala antolatzeko zenbat jenderentzako tokia prestatu behar den jakin behar dutelako. Momentuz 18 taldek eman dute izena, horietatik lau garai bateko olinpiadetan aritzen zirenak, Ashkorax eta beste hiru.
Belaunaldien arteko afari-merienda izango da, lehenengo proba, eta ondoren afaria. Iaz egin zuten lehen aldiz eta sekulakoa izan zen. Aurten, gainera, In Digu Goiza taldekoak agertuko direla zabalduko da. Egia baldin bada, horregatik ja mereziko du.