Talaia bidean egiten den lasterketaren zazpigarren aldia egingo dute igandean. Horri lotuta, Oihana Kortazarrek hitzaldia eman du Kultur Etxean.
Talaia Bidea mendiko lasterketaren zazpigarren ekitaldia etzi egingo dute, igandez. Fortuna KEk antolatzen du. Aurten ere ohiko 30,8 kilometroko ibilbidea izango du hurbileko mendiko lasterketen artean erreferentzia bihurtu denak: Ulia, Pasaiako badia, eta Jaizkibel zeharkatu ondoren, Hondarribian bukatuko da proba.
09:30ean aterako dira korrikalariak Donostiatik, zehazki Gros auzoko Katalunia plazatik. Hondarribiko Harresilanda kalean egongo da jarrita helmuga: lehen gizonak 11:45 inguruan iritsiko dira bertara, eta lehen emakumeak, 12:30en bueltan (iazko denboren araberako aurreikuspena da hori). Iaz, gizonetan,
Iker Oliveri hondarribiarra izan garaile, eta Joxe Amunarriz herrikidea bigarren.
Oihana Kortazarren hitzaldia
Talaiako lasterketaren harira, Oihana Kortazar mendi lasterkari elgetarrak hitzaldia eman zuen atzo Hondarribiko Kultur Etxean. Salomoneko nazioarteko taldeko kidea da Kortazar, eta munduko mendi lasterketa garrantzitsuenetan parte hartu izan du, horietako batzuk irabaziz. Argazki ederrez baliatua, bere bizipenak kontatu zituen elgetarrak.
Oihana Kortazar, Kultur Etxeko hitzaldian