11 urtetik aurrerako emakumeentzako ikastaroa izango da, bi ordu eta erdikoa. Udalaren eta Euskadiko Karate Federazioaren laguntza du.
Emakumeentzako doako autodefentsa ikastaroa antolatu du Mendeluko Kisoku gimnasioak (Amutalde, 19) larunbaterako, hilaren 25erako. Hondarribiko Udalarekin eta Euskadiko karate federazioarekin elkarlanean antolatu dute.
11 urtetik gorako neskek eta emakumeek eman dezakete izena, eta arropa erosoa eramatea besterik ez zaie eskatzen. 09:30ean hasiko da eta bi ordu eta erdiko saioa izango da. Izena emateko,
webgunearen bitartez egin behar da.
Doako autodefentsa ikastaro ugari antolatzen dituzte Kisokun. Irudian, urtarrilekoa