Ainur ganbera korua, Landarbaso abesbatza eta Gentlemen Singers zortzikote txekiarra gonbidatu dituzte 35. Eliz Musika Ziklora.
Ez da asko geratzen aste santurako eta gutxi barru argitara emango dute Hondarribiko ekitaldiak bilduko dituen egitaraua. Baina dagoeneko badugu aste santuko kartel bat, eta hori Eskifaia Elkarteak antolatzen duen Eliz Musika Zikloarena da, aurten 35 urte beteko dituena.
Aurreko urtean bezala, lau kontzertuk osatuko dute Hondarribiko 35. Eliz Musika Zikloa, bina asteburu bakoitzean. Lehen astebururako Ainur ganbera korua eta Oarsoaldeko gaztez osaturiko Landarbaso abesbatza gonbidatu dituzte Eskifaiakoek.
Eta bigarren asteburuan, Txekiatik, Gentlemen Singers zortzikotea hurbilduko da Hondarribira. Ohi bezala, Xatzek eta Eskifaiak itxiko dute aste santuko eliz musikaldia.
Kontzertu guztiak Alde Zaharreko parrokian izango dira, doan, eta 19:30ean hasita.
Gentlemen Singers zortzikoteak apirilaren 8an abestuko du Hondarribian