Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hondarribia Ikasbasket baino gehiago izan da Getxo

Bigarrenak hirugarrenari irabazi dio partida borrokatu batean (55-60). Getxoztarrek maila handia erakutsi dute eta Ikasbasket ez da eroso egon.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/03/20
Hondarribia Ikasbasket

Ikasbasketek zailtasun handiak izan zituen getxoztarren defentsa gainditzeko

Abisatu genuen prebian. Oraingo Getxok ez du zerikusirik lehen itzulian etxean Ikasbasketen kontra 23 puntugatik galdu zuen taldearekin. Hamar partida jarraian irabazita iritsi zen Hondartzara, eta 11.a lortu zuen larunbatean Express Hondarribia Ikasbasket taldeari irabazita (55-60). Bizkaitarrek oso partida serioa egin zuten defentsan, eta lehen segundotik arnasarik gabe utzi zituzten hondarribiarrak, jaurtiketetan bataz besteko txarrak eraginez. Horrela, markagailuan aurrea hartu zuten bisitariek eta Ikasbasketek esfortzu handia egin behar izan zuen partidari eusteko. Hondarribiko taldea ez beste arratsalde batzuetakoa eta atsedenaldira zortzi puntuko aldearekin iritsi zen aurretik Getxo (24-32). Hirugarren laurdena oso parekatua izan zen, eta puntu gutxikoa. Defentsak erasoak baino gehiago izan ziren eta talde bakoitzak 12na puntu lortu zituen. Hala, azken laurdenera zortzi puntuko aldearekin iritsi zen Getxo, eta lehen bi minututan hamabira jarri ziren. Hondarribiarren entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen eta, orduan bai, benetako Ikasbasket azaldu zen, goian presionatzen aurkaria itotzeko gai den talde hori. 12-2ko partzialarekin bi puntura jarri zen taldea, baina bizkaitarrek saskiratze erabaki pare bat lortu zituzten, eta garaipena beraientzat izan zen. Etxekoei dagokienez, Cristina Gonzalez izan zen onena erasoan, 15 punturekin; Izaro Alzak 11 lortu zituen. Azken fasea helburu Zuzenean igotzeko taldea duela erakutsi zuen Getxok larunbatean, eta Logroñoko San Ignaciorekin lehiatuko da helburu horrekin. Hondarribiak, bere aldetik, ia ezinezkoa izango du azken fasea etxean jokatzeko aukera ematen duen bigarren postua lortzea, baina lauko finala jokatzeko aukera asko ditu. Hurrengo partidetan, hori bermatu, batetik, eta jokalariak ahalik eta sasoikoen iristea, bestetik, izango da Express Hondarribia Ikasbasket taldearen helburua. Bi urtetan bi aldiz maila igotzea ez dago edozeinen esku, baina hondarribiarrek erakutsi dute hori lortzeko grina behintzat badutela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.