‘Hileta’, Kepa Sojorena, izango da proiektatuko duten laburretako bat
Itzuli da Hondarribira Laburbira, euskarazko film laburren zirkuituaren XIV. ekitaldia. Euskaltzaleen Topagunearen ekimena da, Hondarribian Udal Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean antolatzen dena. Aurten 34 geldialdi egingo ditu Laburbira programak, 32 Euskal Herrian eta beste bana Paris eta New Yorkeko euskal etxeetan.
Hondarribian gaur (ostirala) izango da emanaldia, 20:00etan, Kultur Etxean. Euskara Zerbitzuak azaldu duenez, orotara, zortzi lan ikusteko aukera izango da, doan: “Zortzi istorio elkarren erabat desberdinak, ordu eta laurden iraungo duen saioan. Film laburren zuzendariei dagokienez, ibilbide luzeko egileen eta sortzaile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egiten du Laburbirak”
Berrikuntza bezala, lehiaketa izango da aurten. Ikusleen artean, landetxe batean bi lagunentzako bi gaueko egonaldia zozkatuko dituzte. Pate hartzeko webgunean sartu eta Laburbira 2017 ikusleentzako lehiaketa atalean sartu behar da, eta galdetegia erantzun. Hori bai, emanaldiaren ondoren egin behar da.
Laburbira 2017 Hondarribian
Azken Saskia (Oier Fuentes)
Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea)
Ihesa (Alejandro Díaz Castaño)
Elemakarrak (Ibon Iza)
Jalgi (Eki Pagoaga)
280º (UDA films)
EUSPOT lehiaketako spot onenak
Hileta (Kepa Sojo). Ikusi trailerra, azpian.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.