Denboraleek itsasotik sartutako hondakinak jaso nahi dituzte. Aranzadik aurreratu duenez, haurrekin egiteko plan polita izan daiteke.
Orotara, 3,5 kilometroko ibilbidea egingo dute
Jaizkibelgo ipar isurialdeko Txurtxipi erreka garbitzeko auzolana egingo dute igandean, hilaren 19an, goizez. Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailarekin elkarlanean, eta parte hartzeko izena ematea baino ez da egin behar. Bi modutara egin daiteke, 943 46 61 42 telefonora dei edota
posta elektronikoz.
Denboraleen eraginez Txurtxipin pilatu diren hondakinak jaso nahi dituzte, habitata lehengoratzeko. Goizeko bederatzi eta erdietan geratuko dira Justizen, eta hortik jaitsiko dira Txurtxipi itsasoratzen diren eremura. Denera, 3’5 kilometroko ibilbidea egingo dute, hortaz, “umeentzat erabat aproposa”, antolatzaileen arabera.
“Bidean zehar Jaizkibeleko flora eta faunari buruzko hainbat bitxikeria ikusteko aukera izango dugu”, gaineratu du Aranzadik. Bota eta arropa egokiak janztea, besterik ez da egin beharko, hamaiketakoa antolatzaileen esku geratuko da.