Daniel Carballok hitzaldia emango du gaur eta larunbatean erakustaldia eskainiko dute Gernikako Arbolan, pilota eskolaren laguntzarekin.
Baionako Euskal Museoan ikus daiteke Colinen ‘Laxoa partida Hondarribiko harresietan’ koadroa
Kirola izango da aste honetan
Ezagutu Zure Hiria programaren protagonista. Arma Plazak pilota jokoari eskainiko dio ikasturteko seigarren eta azken jarduera. Gaurko, osteguna, hitzaldia antolatu dute Arma Plaza kultur guneko goiko solairuan (19:00etan) eta, larunbatean, pilota jokoaren erakustaldia egingo dute Gernikako Arbolan; 11:00etan Arma Plazatik abiatuta.Hondarribiko Pilota Eskolarekin elkarlanean antolatu dute larunbateko erakustaldia.
Daniel Carballo izango da hizlaria bietan, eta euskaraz jardungo du. EHUko arkitektura eta Ingeniaritza Eskoletan ikerlaria da Carballo eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ondarea Zaharberritzeko Masterrean,
Pilota jokoa gune historikoetan izeneko tailerreko koordinatzailea.
Pilota jokoaren ezarpena Hondarribian izango da aste honetako gaia herritarrek hiriko ondarea ezagutzeko xedea duen programan. Carballok azalduko duenez, Hondarribiko pilota jokoa beste herrietan egiten zenarekiko antzerakoa zen, baina baita desberdina ere: “Badu Hondarribiko pilota jokoaren ezarpenak berezitasun bat besteekiko. Pilota Jokoa bera, ezarri zen leku adierazgarriena, gaur egun mantendu eta errespetatu dela. Agian, Gustave Colin irudigileak 1886 urtean irudikatutako
Laxoa partida Hondarribiako harresietan marraztu zuelako. Agian, historiak, bigarren aukera bat eman nahi izan diolako, pilota jokoari”.
Hitzaldia nahiz bisita gidatua doan eta euskaraz izango dira. Eta, oraingoan, ez da beharrekoa izango larunbateko bisitarako aldez aurretik izena ematea. Edonola ere, norbaitek informazio gehiago beharko balu, 943 64 46 23 telefono zenbakira dei dezake.