Goiener kooperatibaren hitzaldia antolatu du Hondarribiko EH Bilduk ostegunerako. Dagoeneko 6.100 bazkide baino gehiago ditu Goienerrek.
Energia berriztagarrien erabileraren eta burujabetza energetikoaren alde lan egiten duen Goiener kooperatibak hitzaldia emango du ostegunean (hilak 16) Hondarribian. Kultur Etxeko 103 aretoan izango da, 19:00etan hasita eta Hondarribiko EH Bilduk antolatuta.
Antolatzaileek azaldu dutenez, ekitaldiak bi zati izango ditu, alde teorikoa eta praktikoa: “Batetik, Goienereko kideek kooperatibaren helburuak eta egitekoak zein diren azalduko dizkigute. Eta bestetik, hitzaldiaren bigarren zatian faktura elektrikoaren irakurketa nola egin azalduko dute”.
Besteak beste, jatorri berriztagarria duen energia eskuragarri izatea eta ekonomia iraunkorra garatzeko proiektu berriztagarrietan zuzenean inbertitzea bermatzen du Goiener kooperatibako bazkide izateak. Dagoeneko 6.100 bazkide baino gehiago dituzte, horietatik gehienak Gipuzkoan.
Energia garbiak kontsumitzeko aukera eskaintzen du Goienerrek