Duela bi aste Siriako errefuxiatu familia bat iritsi zen Hondarribira. Gurutze Gorria da harrera koordinatzen duen erakundea.
Gipuzkoako Gurutze Gorriak antolatuta, errefuxiatuen etorrera prozesua aztertuko dute bihar Hondarribiko Kultur Etxean. 18:30etik hasita, asiloa lortzen duten familien etorrera nolakoa izaten den aztertuko du Monica de Francisco errefuxiatu programaren arduradunak.
Gurutze Gorria da errefuxiatuen etorrera koordinatzen duen erakundeetako bat, aldundia, jaurlaritza eta CEAR-ekin elkarlanean. Hain zuzen ere, lehen harreraz arduratzen dira, besteak beste, gizarteratzeko laguntza eskainiz.
Duela bi astetik, errefuxiatu familia bat bizi da Hondarribian. Siriarrak dira eta duela bederatzi hilabete Donostiara iritsi ziren. Euskal Herrira iritsi zirenetik Gurutze Gorria ari da haiei laguntzen eta otsaila bukaeratik Hondarribian daude; Gizarte Zerbitzuetatik dagoeneko ari dira beraiekin harremanetan.
Orain arte familia bakarra iritsi da Hondarribira. Duela bi astetik daude herrian