Josketa, transfer eta kosmetika tailerrak antolatu dituzte gazteentzat
Martxoa bukaeran eta apirila hasieran egingo dituzte Sainduan eta Gazteen Zerbitzuan. Dagoeneko ireki dute izena emateko aukera.
Sendabelarrak eta Kosmetika Naturala
Hiru tailerretatik hau izango da ordaindu behar den bakarra. 5 euro jarri behar dira, materiala erosteko. Martxoaren 29an eta 20an eta apirilaren 6an egingo dute, 17:45etik 19:45era, Saindua Udal Gaztelekuko ganbaran. Hilaren 22a da izena emateko azken eguna.
Azala zaintzeko produktuak, aknearen kontrako erremedioak, maskarak eta abar prestatzen eta ongi erabiltzen ikasiko dute. Beste urte batzuetan ere egin dute eta arrakasta handia izan du tailer honek. Izan ere, prozesu osoa lantzen dute, landareak identifikatzetik hasi, eta kosmetikoa sortzeraino.
Irudiak transferitzeko tailerra
Doan izango da, eta martxoaren 30ean egingo dute, 17:00etatik 19:00etara, Gazteen Zerbitzuan. Hilaren 24ra arte apuntatzeko aukera dago. Tailer berria da, orain arte Gazteen Zerbitzuan eskaini ez dutena. Axalian Tailer Kreatiboaren eskutik gazteek transfer metodoa ezagutzeko aukera izango dute. Hala, haien gustuko irudiak harrian, egurrean edo bestelakoetan transferitzen ikasiko dute.
Josketa tailerra
Josketa tailerra ere doan izango da, apirilaren 4an eta 6an egingo dute, 16:45etik 19:15era. Gazteen Zerbitzuan. Hilaren 24ra arte apuntatzeko aukera dago. Honekin ere arrakasta ziurtatuta dago, oso modan dagoen kustomizazioa landuko dutelako. Izena ematen dutenek, bizitza berria emango diete arropa zaharrei. Armairuaren atzeko aldean gordetzen duten hori berriro harro-harro jantziko dute gazteek. Hilaren 28a da izena emateko azken eguna.
Tailerretan izena eman nahi duenak, edo zalantzaren bat argitzea behar duenak, Gazte Zerbitzuko posta elektronikora idatzi dezake, 943 64 47 52 telefono zenbakira deitu, edo buleogotik pasa