Hilaren 19an Justizko merenderoan elkartuko dira, ingurunearen egoera ekologikoa aztertu eta hobetzeko zenbait lan egiteko.
Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak anfibio, narrasti, burruntzi eta sorgin orratzen egoera aztertzeko eta haien habitatak hobetzeko jarduerak antolatu dituzte. Horietako bat Hondarribian egingo da, Justizen, eta boluntarioak behar dituzte.
Hondarribian hilaren 19rako egin dute deialdia, 09:30ean hasteko. Justizko merendero inguruan egingo dute lan eta parte hartu nahi duenak nahitaez eman behar du izena. Bi modutara egin dezake, 943 46 61 42 telefono zenbakira deituz, edo Aranzadiren
helbide elektronikora idatziz.

Hilaren 19an elkartuko dira Justizko merenderoan