Genero indarkeriaren kontrako udal protokoloa garatu ez izana kritikatu du Abotsanitzek, 2016an horretarako diru-partida bat onartu zen arren.
Abotsanitz alderdiak hausnarketa egin du Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Hondarribiko Udaleko oposizioko lehen alderdiaren ustez “gizarteak borrokan jarraitu beharra dauka emakume zein gizonezkoen aukerak berdinak ez direlako” eta, nabarmentzen du Bidasoa eskualdean “%36ko diferentzia dagoela emakume eta gizonen arteko errentan”.
Udalari dagokionez, genero indarkeriaren kontrako protokoloa garatu ez izana kritikatu du Abotsanitzek, 2016an horretarako diru-partida bat onartu zen arren, eta aurten landu beharreko berdintasun plana ere jorratzen hasi gabe dagoelako kexu azaldu da.