Hondarribiko Antzerki Tailerreko ikasleek hiru mikro-ipuin kontatuko dituzte bihar gazteluko kafetegian, pintxo-potearen orduan.
Hondarribiko Antzerki Tailerraren eta Arma Plazako paradorearen arteko elkarlanari esker, antzerkirako izaten dira martxoko ostegunak. Aurreko astean hasita, ostegun arratsaldero ipuin laburrak entzuteko aukera dago gazteluko kafetegian eta, gainera, pintxo-potearen orduan.
Bihar, esaterako,
A fuego lento,
Patatas eta Aires de Paris mikro-ipuinak interpretatuko dituzte antzerki tailerreko ikasleek, 19:00etan hasita. Sarrera doan izango da, baina pintxo-pote bakoitza 2,5 euro balio ditu.