Erabakitzeko emakume gehiago eskatu ditu Udalak
Udalgintzan, sindikatuetan, elkarteetan eta, oro har, gizartean, erabakiak hartzeko guneetan emakume kopurua handitzea behar dela deritzote.
- Kontsultarako eta erabakiak hartzeko organoetan emakume eta gizonen ordezkaritza orekatua eta tokiko edozein organotarako izendapenak bermatzea, betiere, sexu batek ere ez dezan izan %40tik beherako ordezkaritza (emakumeen parte-hartzea sustatzeko egitura espezifikoetan izan ezik).
- Zenbait mekanismo ezartzea, hautatutako emakume ordezkariak eskumen banaketa edo funtzio-esleipen estereotipatuen edo bestelako diskriminazio- edo jazarpen-moduen eraginpean izatea eragozteko.
- Parte-hartzea eta bizitza pertsonal eta familiarra uztartzea ahalbidetzen duten neurriak hartzea, ordutegien eta lan-metodoen eta herritarrei laguntzeko sistemen bidez.
- Sexuaren arabera bereizitako estatistikak jaso, bideratu eta publiko egitea, itxura sistematikoa emateko, tokiko esparruan emakumeen parte-hartzearen bilakaeraren jarraipena egin eta analisi horren araberako neurri zuzentzaileak ezartzeko.
- Emakumeen parte-hartzea indartuko duten espazioak eta sareak sendotzea, hala nola, emakumeen etxeak, jabekuntza eskolak eta/edo udal berdintasuneko kontseiluak, eta, besteak beste, emakume hautetsientzako Virginia Woolf Basqueskola jabekuntza-eskolako programan parte har dezaten ahalbidetzea.
- Udalerriko emakumeen ahalduntzea eta parte-hartze soziopolitikoaren sustapena ahalbidetzen duten ekintza espezifikoak ezartzea modu inklusiboan, batez ere, gutxiengoen taldeko kideak diren emakumeei dagokienez.
- Udalerrian gauzatzen diren parte-hartze prozesuek genero ikuspegia kontuan hartzen dutela bermatzea.
- Udaletako berdintasun sailetan eta gainerako udal sailetan neurri horiek gauzatu ahal izateko baliabide nahikoak jartzea.