'Hondarribitik pasatako zenbait emakume entzutetsu' goiburuko bisita gidatua egingo dute bihar goizean; gaztelaniaz izango da.

Iaz Emakumearen Egunerako egin zen bisita berezia, paradoreko balkoian
Arma Plaza Fundazioak bat egin du Emeki elkarteak eta Hondarribiko Udalak antolaturiko Emakumearen Astearekin, eta bisita gidatu berezia antolatu du martxoaren 8rako, asteazkenerako. Emakumearen Nazioarteko Egunean, emakumeak protagonista izango dituen bisita gidatua egingo dute.
Hondarribitik pasatako zenbait emakume entzutetsu da bisitaren goiburua, eta gaztelaniaz egingo dute. Arma Plaza kultur gunetik abituko da goizeko hamaiketan, doan izango da, eta ez dago aldez aurretik izena eman beharrik.