EH Bilduk antolatuta, Marian Emazabel Chrysallis elkarteko kideak adingabe transexualei buruzko hitzaldia emango du bihar Kultur Etxean.
Adingabe transexualena gaiari buruzko hitzaldi antolatu du Hondarribiko EH Bilduk bihar ostegunerako (hilak 2) Kultur Etxean.
Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak goiburuko solasaldia izango da eta Chrysallis Adingabe Transexualen Familien Elkarteko kide den Marian Emazabel psikologoa ariko da hizlari bezala. Testigantzen bitartez, ume transexualek eta haien familiek bizi duten egoeraz mintzatuko da Emazabel, eta Chrysallisen egiten dute lana azalduko du.
Puri-purian dagoen gaia da adingabe transexualena, eta azken egunotan Hazte Oir elkarte ultra-katolikoaren autobus laranjak komunikabide guztien azalera eraman du.
Bihar, zakila duten neskak eta alua duten mutilak badirela eta horietako gehienek sufritzen dutela azalduko du Chrysallis elkarteak Hondarribiko Kultur Etxean (Denda kalea, Alde Zaharra). 103 aretoan izango da, 19:00etatik aurrera.