Oiasso Erromatar Museoak Greziako Beociako eskualdera arkeologia-abarrak bisitatzeko bidaia prestatu du
Oiasso Museoko piezetako bat.
Oiasso Erromatar Museoak Greziako Beociako eskualdera arkeologia-abarrak bisitatzeko bidaia prestatu du. Apirilaren 14tik 21era iraungo duen bidaia izango da eta Greziako santutegi eta museo ezagunenak ezagutzeko aukera izango dute izena ematen duten guztiek. Termopilak bezalako guda zelaiak ezagutzeaz gain, Eleusis arkeologia area edo Delfos eta Tebaseko aztarnategi mitikoak ikusgai izango dituzte bidaiariek. Leku hauez gain, beste aztarnategi, museo eta leku esanguratsuak bisitatuko dituzte apirileko hilabeterako egituratu den bidai honetan.
Prezioa 1.620 eurokoa da pertsona bakoitzeko. Honetan, logela bikoitza —gosariarekin—, arkeologo laguntzaileak bidai guztian zehar, sarrerak, bisitak, hegaldia eta Greziako bidai asegurua sartzen da. Interesatuek Oiasso Museoko telefonoan edo
helbide elektroniko honetan izena emateko aukera dute.