"Denen baturatik" eraiki dute martxoaren 8rako egitaraua Irunen
Martxoaren 8rako egitaraua aurkeztu dute gaur udaleko nahiz hura osatzeko ardura izan duten elkarteetako arduradunek. Denetarik dago.

Egitarauaren berri emateko ekitaldia jendetsua izan da.
- 17:00etan, Argoiak elkartean, Rosa Gomezen Sol de otoño liburuaren aurkezpena. Txami Chueca musikariarekin poesia errezitaldia ere egingo dute.
- 17:30ean, Uxoa elkartean, emakumeen topaketa eta Un palillo pal diente antzerkia.
- 19:30ean, Gaurko Andreak-ek antolatu eta Palmera-Monteron, Voces de mujeres dantza eta poesia ikuskizuna.
- 17:00etan, Uxoa elkartearen egoitzan, kafe tertulia Oskarbi elkarteko honako idazleekin: Itziar Sistiaga, Virginia Gasull eta Bakarne Atxukarro.
- 11:00etan, hezkuntza zentroen flashmoba Zabaltza plazan.
- 13:30ean, Argoiak elkarteko bazkideen bazkaria.
- 18:45ean, Zabaltza plazan, emakumeen taldeetako kideentzat nahiz nahi duen ororentzat flashmoba.
- 19:00etan, Zabaltza plazan, elkarretaratzea Egun guztiek izan beharko lukete martxoaren 8a leloarekin.
- 17:00etan, San Migel auzoko adinekoen egoitzan, Las chicas de la sexta planta filmaren proiekzioa Bidasoaldeko Elkarte Feministaren eskutik.
- 18:00etan, Menchu Gal aretoan, Rosa Valverderen erakusketa zabalduko dute.
- 19:00etan, CBAn, Bande de filles filmaren emanaldia.
- 17:00etan, Uxoa elkartean, Mujeres Al Cuadrado elkarteko ordezkariekin solasaldia.
- 17:00etan, Argoiak elkartean, Lorena Pidalek Heldutasuna emakumeetan, aktibatu zaitez hitzaldia emango du.
- 19:00etan, Palmera Monteron, Maria Morales Carson idazleak solasaldia emango du.
- 19:30ean, Palmera Monteron eta Bidasoaldeko Elkarte Feministak antolatua, Naroa Gonzalezen hitzaldia honako izenburuarekin: La mujer fatal copmo oposición a la sociedad del patriarcado.
- 17:00etan, Argoiak Elkartearen egoitzan, Gogoratzen nauzuenetan liburuaren aurkezpena, Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren ipuinen bilduma da. Argoiak-ek eya Bilgune Feministak antolatu dute.
- 19:00etan, Palmera Monteron eta Gaurko Andreak elkarteak antolatua, Estefania Beltran de Heredia Jaurlaritza Segurtasun kontseilariarekin mahai-ingurua.