Erreleboen lasterketaren II. edizioa aurkeztu dute gaur goizean Irungo Ficoban
Erreleboen lasterketaren II. edizioa aurkeztu dute gaur goizean Ficoban.
Irungo erreleboen lasterketaren II. edizioa aurkeztu dute gaur goizean. Bidasoa Atletiko Taldea antolatzaileez gain (BAT), babesleak, eta udaleko, diputazioko eta Osakidetzako hainbat ordezkari izan dira bertan. Martxoaren 26ean egingo dute proba, eta edozein adineko hiritarrek aukera izango dute parte hartzeko. Iazko edizioak izan zuen arrakasta berbera lortzeko asmoarekin ekin diote bigarrenarenari antolatzaileek.
Hiru lasterketa ezberdinetan parte hartzeko aukera dago, hainbat modalitatetan. Aurtengo edizioan, aurrekoan ez bezala, ohiko errelebo lasterketaz gain, kirol egokituko kirolariek ere lehiatzeko aukera izango dute. Gainera, bi modalitate ezberdinetan lehiatzeko aukera izango dute partaideek: banakako 4×1 milia lasterketan —lau pertsonen taldeak, eta kide bakoitzak milia bat egin beharko du— eta binakako 2×3 milia modalitatean —lau pertsonen talde horietan binaka egin beharko dituzte 3 milia ondorengo bikoteari lekukoa pasatzeko—. Emakume eta gizonen taldeez gain, talde mistoak osatzeko aukera dago.
Martxoaren 26ko jarduerak hasteko, korrika egin nahi ez dutenetzat, 09:30ean
Ttipi-ttapa ibilaldia egingo dute zirkuituaren inguruan.
Lasterketak 10:15ean hasiko dira. Lehenengoa enpresa eta kuadrillen taldeen arteko lehiaketa izango da, banaka, eta 4×1 milia modalitatean. Bigarren lasterketan kirolari egokituko kideek izango dute tartea.
Milia egokitua deituriko lasterketan, handbike edo gurpil aulkia erabiltzen duten pertsonak lehiatuko dira 11:00etatik aurrera. Horren ostean, milia erdia egiteko aukera izango dute gaixotasun psikikoak dituzten haurrek.
Azkeneko lasterketa 11:30ean hasiko da, eta binakako errelebo lasterketa izango da. Honetan ere enpresa eta kuadrilletan banatutako taldeak lehiatuko dira euren artean. Hilabetean behin Irungo erdialdean egiten den Igande Sasoi ekitaldia ere egingo dute egun horretan bertan.
Inskripzioak
web orrialde honetan egiteko aukera dago.